XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere burua horretaz komentzitu eta musuzapia malkoz bete zuen, aipatze hutsa jasan ezin balu bezala.

Hala, Wilson bere atsekabeek nahastutako gizon hutsean geratu zen, kasua bere formarik xinpleenean uztearren.

Eta horretan utzi zuten.

Baina parte guzti honek urruna eta axola gutxikoa dirudi.

Ni Gatsbyren alde eta bakarrik aurkitu nintzen.

Katastrofearen berri emanez West Egg Villagera telefonatu nuenetik hari buruzko susmo guztiak eta edozein arazo praktiko nere galbahetik pasa ziren.

Hasieran harritua eta nahastua nintzen; gero hura bere etxean zetzanean, eta ordua joan ordua etorri mugitu nahiz mintzatzen ez zela ikustean, erantzukizuna banuela sartu zitzaidan, beste inor ez baitzen arduratzen: arduratu, diot, bukaeran edonork duen nolabaiteko eskubidearen araberako ardura pertsonal sakonaz.

Daisyri deitu nion gorpua aurkitu eta handik ordu erdi batera, berezko oldez eta zalantzan ibili gabe deitu ere.

Baina Tom eta biak arratsalde hartan goiz kanpora joanak ziren, eta maletak hartuta.

Ez dute helbiderik utzi?.

Ez.

Noiz etorriko diren esan dute?.

Ez.

Non diren ideiarik? Non aurki ditzakedan?.

Ez dakit.

Ezin esan.

Harentzat norbait ekarri beharra neukan.

Zetzan gelan sartu eta lasaitu nahi nuen: Norbait lortuko dizut, Gatsby.

Lasai.

Fidatu nitaz eta ekarriko dizut norbait...`.